XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan ezezik, orain ere harroputz hutsa dela esan behar.

Baina ezagutzen duenarentzat, harro atsegina.

Guk ezagutzen dugu eta badakigu nolakoa den, zarpail xamarra, baina ona.

Gauzak neurritik kanpo esajeratzea gustatzen gizarajoari.

Eta gauzak haizatzen hasten denean, ez esan gezurretan ari denik.

Gozoa jartzen da ba...

- Gezurra? Noiz izandu naiz ni gezurtia? Bertan hil nadila hori gezurra bada!

Eta antzekoak botatzen ditu lepoko zainak lehertu beharrean.

Denori gustatzen zaigu bakoitzarena puztea, baina Anttoniorena markatik fuerakoa da.

Bota digun azkenekoa honoko hau izan da, eta hau, bera ezagututa, baliteke egia izatea.

Lehengoan gau bat begirik itsi gabe igaro omen zuen hagineko minez, eta esan ere esan omen zuen:

- Lehenengoa eta azkenekoa!

Eta guk albotik:

- Hurrengo egunean dentistarengana enpastatzera edo...

- Dentistarengana! Egon hadi hortan! Erotu nauk baina, zuek uste baino gutxiago, e!

Etxean zeukat nik kontsulta, zera!

- Zer egin huen ba?

- Erraza.

Gorriak erakusten ari zitzaidan hagin kondotsari *kondots: haginaren behekaldeko pusketa, batez ere sustraia listaharia lotu, eta honen beste puntan ladrilo bat, sei zulodun horietakoa.

Leihoan kanpokaldera begira jarri, ladriloa indar guztiekin beherantz jaurti, eta operazioaren amaiera.

Ladriloa goitik behera atariraino, eta atzetik nire hagin zahar madarikatua.

Ahoa pixkat garbitu ur fresko-freskoarekin eta fuera.

- Astakirten alena! Hori nola egin dezakek, motel!

Derrameren bat izateko ere...

Zertarako zeudek dentistak?